FFC edo berotegi-gasen etorkizuneko belaunaldia...

Berotegi-efektua sortzen duten gasen artean guztiz fluorizaturiko konposatuak edo FFC direlakoak nagusitzen ari dira. Aitzitik, Martxoan Berlinen burutu zen Klimari buruzko Nazioarteko Biltzarra CFC-ak ordezkatzeko FFC-ak erabiltzearen aldekoa azaldu zen. Gas horien tajuzko ikerketa egiten ez bada, orain arte hartutako neurriak ezerezean geratuko direla iragarri dute ikerlariek.

Washingtongo Baliabideen Ikerketarako Institutuan urte asko eman dituzte FFC-en ezaugarriak aztertzen. Aztergai nagusia gas horien bizitza da, horrek egiten baititu jendeak uste baino arriskutsuago. Berotegi-efektua sortzen duten gasen artean, izan ere, guztiz fluorizaturiko konposatuak dira desagertarazten zailenak. Karbono(IV) oxidoaren arrisku-epea 100 urtekoa den bitartean, FFC-ek 50.000 urte eman ditzakete atmosferan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila