500 metroko diametroa duen irrati-teleskopio bat eraiki dute Txinako Guizhou probintzian, FAST teleskopioa. Hain zuzen, teleskopioaren izenak diametroa adierazten du, Five-hundred-meter Aperture Spherical Telescope. Eta forma ere adierazten du: esfera-erdi baten forma duen karst-bailara baten formaz baliatu dira teleskopioaren antena eraikitzeko; berez, plaka mugikorrez osatutako egitura bat da, eta, horri esker, paraboloide baten itxura ere har dezake. Ezaugarri horiek guztiek Areciboko irrati-teleskopioa baino askoz sentikorragoa egiten dute FAST teleskopioa.