Orain dela 3.700 urte inguruko zortzi hilobi aurkitu dituzte Egiptoko Ismailia-n. Siriar jatorriko hikso izeneko konkistatzaile semiten garaikoak dira. Bi mendez izan ziren hiksoak Egiptoko nagusi, eta teknika indoeuroparrak ekarri zituzten; zaldiei erantsitako orga, esaterako. Antzinako Egipton zaldirik ez zuten ezagutzen, eta aipatutako nekropolian zaldi baten eskeletoa aurkitu dute.