Euskal Herritik hegoameriketara

oan den uztailaren 10etik 19ra bitartean, Euskal Herritik arlo elektroniko-informatikoko zenbait enpresarik Txile, Buenos Aires eta Montevideo-ra bisitaldia burutu dute.

Joan den uztailaren 10etik 19ra bitartean, Euskal Herritik arlo elektroniko-informatikoko zenbait enpresarik Txile, Buenos Aires eta Montevideo-ra bisitaldia burutu dute.

Merkatal irtenaldi hau Euskal Herriko Industria Elektronikoen Elkarteak (EHIEE) bultzatu du. Buru Xabier Agirre Bilbao jauna (EHIEEko lehendakaria) joan da, eta Jose Antonio Fernandez Arroiabe (Daisalux, S. A.), Jose Luis Ortiz (Arce Ibérica, S. A.), Antonio Jose Otxoa (Bems, S. A.), Iñaki Bilbao (Miesa), Luis Iruarrizaga (Duñaiturria y Estancona, S. A. ) eta Fco. Javier Caceres (EHIEEko zuzendari orokorra) jaunek osatu dute merkatal taldea.

Beren helburua Hegoameriketako hiru estatu hauetako elektronika profesionaleko sektorearekin (hots, telekomunikazio, makina eta prozesuen kontrol eta erregulazioa, energi aurrezpen, sistemen injinerutza, automatizazio, argiteria, trafiko-kontrol, autopista, bide-sari, etab., eta azken erabiltzaile handi izan daitezkeenekin) harremanak zabaltzea izan da.

Merkatal talde honen bidaiak iraun duen bitartean, Txileko Santiagon SOFTEL izeneko erakustazoka eta Buenos Aires-en INFOTELECOM izenekoa ospatu dira. Beraz leku hauek ezin aproposago izan dira harremanak zabaltzeko.

Bisitatutako nazioetako zenbait enpresarirekin egindako elkarrizketekin batera zenbait aurkezpen egin dira hiru estatuetako hiriburuetan. Horretarako Txile, Uruguay eta Argentinako euskal erakundeen laguntza izan da. Ekintza hauen laguntzaile eta sustatzaile gisa Eusko Jaurlaritza aipatu behar da.

Merkatal talde hau EHIEEk Hegoameriketan eta Ertamerikan azken bi urteotan garatzen ari den Elkarlanerako eta Hedapenerako plangintzan kokatu behar da. Urte honen bukaerarako antzeko taldea antolatuko da Mexikora joan dadin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila