Austriako IASA institutu independenteak aditzera eman duenez, XXI. mendean Europan urtean 118 milioi metro kubiko zur galduko dira euri azidoaren eraginez eta galera horren kostua 3,2 bilioi pezetakoa izango dela estimatu dute. Ekologia beraz, ekonomi aldetik gai interesgarria ere bada.