Eulien kontrako koloregaiak

Mexikoko kostaldean sarri agertzen diren euli-izurriteak gerarazteko produktu berria aurkeztu dute EEBBetako Kimika Elkartearen azken bilkuran. Ceratitis capitata eta Anastrepha ludens euliak akabatzen dituen produktu berriak ez dio batere kalterik egiten gizakiari, bere konposatuak makina bat zereginetan erabili ohi diren koloregaiak direlako, ezpainak tintatzeko baliatzen diren B floxina gorria eta uranio horia esaterako.

Elkarteko bozeramaleek ziotenez, koloregaien molekulek argia zurgatu egiten dute eta prozesu horretan euliak akabatzen dituzten substantzia oxidatzaileak sortzen dira. Substantzia horiek proteinei egiten diete eraso eta 12 orduren buruan euliak hil egiten dira.

Euli-izurriteen kontrako produktu berriak gizakiari ezezik, ingurugiroari ere ez dio kalterik eragiten. Izan ere, koloregaien abantailarik handiena zurgapen-ahalmena azkar samar galtzean datza: argitan ordu pare batez utziz gero erabat galtzen dute ahalmen hori.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila