Montreal inguruko Sainte-Dorothee herrian, ahalik eta energia gehiena aurrezten duen “Novtec” izeneko etxea eraiki dute. Alderantzizko osmosiaren bidez tratatzen du ura eta domotika-arloko aurrerapen asko du bere baitan. Birziklatutako beiratik ateratako zuntzak ditu hormetan eta etxeko tresnak beren energi kontsumoaren arabera hautatu dira.
Airea garbitzeko dauden landare apaingarriak ere garrantzitsuak dira “Novtec” izeneko etxe-eredu honetan. Jardineko zuhaitzak ere, etxean haizea eta Eguzkiagatiko ahalik eta tenperatura-aldaketa txikienak izateko moduan kokatu dira. Koniferoek haize nagusiei oztopo egiten diete eta gainerako zuhaitz-motak udan hosto zabalei esker etxeari itzal egiteko moduan ipini dira. Neguan berriz, hostorik gabeko adar meheak direla eta ahalik eta argi gehiena helduko da etxera.
Jardineko belarra ere propio aukeratu dute. Basamortuko belar-mota bat denez gero, ura ere ohizkoaren erdia behar du.