Etxe automatikoa

Egun badira etxeko prozesu eta instalazio batzuk kontrolatzeko zenbait sistema. Synfonic sistema, Philips en super-SIDAV sistema, etab.

Pentsa ezazu lanegun zurrunbilotsu eta nekagarri baten ondoren porru eginda bulegoan zaudela. Ordenadorearen modemari zure etxeko telefonoz harremanetan jar zaitzan agintzen diozu. Segundo gutxi barru eta zure klabea eman ondoren, etxeko ordenadorea zure zerbitzura duzu. " Hogei minutu barru etxean izango naiz. Ordurako bainontzia 50°Cko ur beroz beteta nahi dut " tekleatzen duzu. Telefono-deia moztu baino lehen, zure etxean bainontziaren zuloa itxi egin da eta kaniletik ur beroa isurtzen hasi da.

Deskribatutako honek zientzia fikziozkoa dirudi, baina urte gutxiren buruan gauza normala izan daiteke domotika izeneko zientziaren adarrak aurrera egiten duen heinean.

Egun badira etxeko prozesu eta instalazio batzuk kontrolatzeko zenbait sistema. Synfonic sistemak adibidez, egunean zehar elektrizitatea eta berokuntza kontrolatzen ditu. Philips en super-SIDAV sistemak etxearen kontrol globala segurtatzen du eta etxeko gela desberdinen arteko komunikazio audiobisuala posible egiten du. DOMUTUS sistemak bestalde, urbanizazio handietan dauden zerbitzu amankomunak, berokuntza esaterako, gestionatzearen lana asko errazten du.

Gainera, eraikuntzaren industria prest egongo da 1990.etik aurrera guztiz aurre-kableatutako etxeak egiteko. Lan horrek ez du horregatik etxebizitzaren azken prezioa asko garestituko; 150.000 pta gutxi gorabehera etxebizitza arruntaren kasuan. Teknologiaren aurrerakuntzak ametsak errealitate bihur ditzan itxarotea besterik ez dago orain.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila