Elementu elektronikoak egiten dituen Koreako Samsung etxeak 256 megabiteko ahalmena duen “txipa” prestatu duela iragarri du, eta munduan horrelako besterik ez dagoela adierazi dute. Memoria dinamiko hau, pertsonaren atzazala halako bi da tamainaz eta egunkariko 2.000 orrialde betetzeko adina informazio gorde dezake. 1997 edo 1998. urtean merkaturatuko omen dute eta definizio handiko telebistan zein etorkizuneko multimedietan erabiliko omen da.