Eta lurra hoztu egin zen

Orain arte, duela 3,2 milioi urtetik hona, Lurra 2 ºC hoztu dela pentsatu izan dute zientzialariek. Baina, Afrikako hego-mendebaldeko kostaldean egin den ikerketa baten arabera, denbora-tarte luze horretan gertatu den hoztea uste zena baino bost aldiz handiagoa izan da, hau da, 10 ºC-koa.

Emaitza horretara heltzeko, ikertzaile-taldeak Namibiako kostaldeko sedimentuak, hau da, alga mikroskopikoen fosil molekularrak aztertu ditu. Gainera, azterketaren emaitzekin indartu egin da klima-aldaketak hasierako gizakien eboluzioan garrantzi handia izan zuelako ustea. Izan ere, Lurra bereziki azkar hoztu baitzen orain dela 2 milioi urte; hain zuzen ere, gizaki modernoaren lehenengo arbasoak agertu ziren garaian.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila