... eta balbula berreskuratu?

Aurrerapenak aurrerapen, Estatu Batuetan atzera-pausoa eman dutela dirudi. Etxeko tresna elektronikoetan transistorearen erabilera ugaldu zenean, balbulak ekoizten zituzten lantegi askok itxi behar izan zituen bere ateak. Orain, berriro hasi dira enpresak balbulak egiten eta horren “errudun” goi-fidelitateko aparatuzaleak dira, balbularen alde gogor ihardun baitute azken urteotan.

Musikazale horiek diotenez, balbulek transistoreek baino kalitate askoz hobea eskaintzen dute. Esaterako, balbulak seinale oso kargatuak gradualki apaltzen ditu eta transistoreak aldiz, seinale horiek kolpetik mozten ditu.

Agidanez, goi-fidelitateko aparatuzaleen ahotsek lortu dute azkenean oihartzunik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila