Arazurin estazio agroklimatikoa deitzen diotena jarri dute. Eta zer ote da hori? Inguruko datu meteorologikoak biltzen dituen estazioa da, baina datuak ondoren berdeguneak ureztatzeko erabiliko ditu: noiz eta zenbat.
Estazioak prezipitazioaren, aireko tenperatura eta hezetasunaren, intsolazioa eta haizearen norabide eta indarraren datuak bilduko ditu. Datuak 20 segundoro bilduko ditu eta "Riegos de Navarra"ren bulegora bidali. Ondoren, datuak tratatu eta edonoren eskura jarriko dituzte helbide elektroniko honetan: www.riegosdenavarra.com
Honen guztiaren helburua Iruñerrian berdeguneetan eta baratzetan uneoro zenbat ur behar den jakitea da.