Estatu Batuetan hondakin erradioaktiboak

Estatu Batuetan, gobernuaren Energi Sailari erregai erradioaktiboen hondakinek buruhausteak ematen dizkiote. Garai batean bonba atomikoak egiteko behar zen plutonioa eta tritioa produzitzeko erabili ziren eta orain tona batzuk hondakin erradioaktibo ditu, batez ere hiru lekutan gordeta.

Hiru leku horiek herrietatik urrun daude Savannah River (Hego Carolina), Hanford (Washington) eta Idaho-ko Injinerutzarako Laborategi Nazionalean. Hondakin nuklearrak gordetzeko hiru leku hauetan diharduten dozenaka langile kutsatu dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila