Estatistikak medikuntzan

Giza gorputzaren portaera fisiologikoaren gaineko estatistikek gaixotasunak iragartzen lagun dezaketela uste dute zenbait ikertzailek. Horregatik, milaka gaixo anonimoren bihotz-erritmoa, garuneko seinaleak eta antzeko datu fisiologikoak Physionet izeneko proiektuan bildu dituzte Estatu Batuetako Osasunerako Institutu Nazionalak eta Ikerketarako Erakunde Nazionalak. Funtsean milaka datu fisiologikoz osaturiko Web gunea da Physionet (www.physionet.org). Datuek arritmia, bihotzeko akats, apnea, desoreka neurologiko eta abar erakusten dituzte eta, horiek aztertuta, medikuek patroiak eraiki ditzakete eta pertsona jakin batek gaitz hau edo hura izango duen aurresan dezakete. Proiektuaren arduradunen ustez, halako Web guneek ikerketa klinikoak azkartu egingo dituzte, ez baitira datu-bilduma hutsak. Physionet-ek bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu: medikuek diagnostikoak egin ditzakete eta detekzio goiztiarra bultzatzeko lehiaketak antolatu dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila