Espermatozoidea, tresna transgenikoa


Lehenengo espermatozoide transgenikoak agertu berri dira Ryuzo Yanagimachi-ren Honoluluko laborategian.

Horretarako landare-genea daramaten sagu--gameto arrak erabiltzen dira. Transgeniko bihur daitezen, Hawaii-ko biologoek espermatozoideei mintza kendu eta gero, markatzaile den landare-gene baten aleetan murgiltzen dituzte.Ondoren, tratatutako espermatozoideek sagu-obuluak in vitro ernaltzen dituzte. Horrela lortutako enbrioiak transplantatu egiten dira: jaiotzen diren saguen % 20k du gene arrotza.


Metodo hau abere transgenikoak lortzeko klonazioa baino interesgarriagoa izan liteke. "

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila