Espazioko osteoporosia

CNRSko laborategi batek prestatu eta Montpellier-ko DMS etxeak komertzializatu duen osteodentsimetro bat erabiliko dute MIR estazioan hurrengo misioetan.

Osteodentsimetro frantses bat erabiltzekoak dira espazioko Mir estazioan hurrengo misioetan. CNRSko laborategi batek prestatu eta Montpellier-ko DMS (Diagnostic Medical Systems) etxeak komertzializatzen du Ubis 3.000 aparatua. Ultrasoinuei esker hezurrak ikusi eta beren dentsitatea neur daiteke. Aparatua Mir estazioan dute, zeren eta espazioan hezurretako dentsitatea % 10-15 jaitsi egiten baita.

Lurgainean osteoporosiak batez ere emakumeei eragiten die. Batetik hezur-masa murriztu eta bestetik hezurraren mikroegitura kaltetu egiten da. Orain arte erabili diren X izpizko erradiografien bidez hezurretako dentsitatea neur daiteke, baina DMS-k prestaturiko ultrasoinuzko aparatuak hezurraren barneko arkitekturaren irudia ere ematen du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila