Nazioarteko Espazio Estazioa eraikitzeko lehen faseak aurrera doaz pixkanaka. Uztailaren erdialdean Proton kohete errusiarrak Zvezda modulua jaurti zuen Baikonur kosmodromotik eta dagoeneko Zorya eta Unity moduluekin bat egin du.Zvezda espazio-estazioko modulurik garrantzitsuena da eta estazioak funtzionatzeko oinarrizko baldintzak ezarriko ditu, besteak beste, airea, ura, aire girotua, elektrizitatea eta janaria. Modulu honetan, gainera, astronauten logelak eta ariketa-gelak kokatuko dira.
Zvezda (izarra errusieraz) Lurreko orbitara bi hilabete beranduago jaurti da, Proton jaurtigailuekin egon diren arazo teknikoak direla medio. Atlantis jaurtigailuaren azken misioaren ondoren espazio-estazioa tripulazioa edukitzeko prest geratu da eta, dena ongi badoa, azaroan William Sheperd-en agindupean lehen tripulazioa bertara abiatuko da.