Espainian zerbidoak SARS-CoV-2arekin infektatu direla frogatu dute

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

espainian-zerbidoak-sars-cov-2arekin-infektatu-dir
SARS-CoV-2ak adarbakarrak infektatu izana frogatu dute Espainian. Arg. Johann-Nikolaus Andreae/CC BY-SA 2.0

Jakina da SARS-CoV-2a gai dela espezie batzuetatik besteetara jauzi egiteko. Hain zuzen, 39 herrialdetan eta 34 ugaztun-ezpezietan baieztatu dira infekzioak. Ugarienak zerbidoetan izan dira, baina, orain arte, guztiak Ipar Amerikan aurkitu dira. Orain, lehen aldiz, handik kanpo ere baieztatu dute SARS-CoV-2aren infekzioa zerbidoetan; zehazki, Espainian eta bi espezietan: adarzabala eta orein arrunta. 

Ikertzaileek nabarmendu dutenez, adarzabalak behintzat, gizakien bidez kutsatu ziren, Madrildik gertu jaso baitziren laginak, eta bat egin baitzuen hondakin-uretako birus-kontzentrazio handiarekin. Transboundary and emerging diseases aldizkarian argitaratu dute ikerketa, irekian.

 

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila