Lurretik 25.000 argi-urtera dagoen Esne Bidearen erdialdea oso eremu ezezaguna da astronomoentzat. Hubble teleskopioak izar eta espazio-hautsez osatutako gortinaren atzean dagoenari buruzko informazioa igorri berri du.
Esne Bidearen zentro teorikotik 100 argi-urtera kokatutako bi izar-multzo erraldoi antzeman ditu Hubble-k. Izar-multzo horien masa Eguzkiarena baino 10.000 aldiz handiagoa da eta orain arte aurkitutako horrelako multzoak baino 10 aldiz handiagoak dira. Masa oso handiko izar gazteak dauden han, galaxiako izar dirdiratsuenen antzerakoak ziur asko.