Eskirik gabeko eskia

Nola liteke hori, irakurle?

Botak nahikoa dira eskiatzeko. Horixe zioen Michel Gonthier elektrizista frantziarrak, bere azken asmakizuna aurkeztu zuenean.

Eskiak botak dira. Botak 10 milimetro lodiko erretxinazko zolua du, eta gainazal gogorretan edo elur gutxiko gainazaletan eskiatu nahi duenarentzat, edozein unetan botei egoki dakizkiekeen estaldura metalikoak daude.

Eskiatzeko sistema honek elur gaineko surfa egin nahi duenarentzat oso egokia dela dirudi. Gainera, orain arte buruturiko froga guztietan emaitza onak lortu dituzte!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila