Erretzeari uzteko bideak eta saiakuntzak ugari baino ugariago izan dira. Merkatuan produktu asko dago jada, eta hauek ezezik medikuntza alternatiboek ere beren soluzioak badituzte. Metodo hauen bidezko arrakasta-maila asko aldatzen da pertsona batetik bestera eta produktu batetik bestera.
Metodo hauetako azkena irailean atera berri da eta Fabré izeneko laborategi frantziarrek kaleratu dute. Metodoa funtsean hauxe da: nikotinazko partxe batzuk ilerik gabeko azalean itsasten dira. Partxe hauek nikotina-dosiak askatzen dituzte eta odolera iristen dira. Honela erretzaileek zigarroa erretzen hasten direnean asetasun-sentsazio izugarria nabari dute eta zigarroari nazka hartzen diote.
Metodo honen sustatzaileek, sei hilabetean tratamendua egiten dutenen artean arrakasta % 80koa izatea espero dute.
Hala izan bedi!