Hiru mila pertsonari egindako azterketa baten arabera, erretzaileen artean ez-erretzaileen artean baino deprimitu gehiago omen dago. Zehatz-mehatz esanda, azterketa honetan deprimituen kopurua erretzaileen artean % 6,6koa zen eta ez-erretzaileen artean % 2,9koa.
Emaitza honen arrazoia honela azaldu da: nikotinak garuneko bi zonatan dopamina askatzea bultzatzen du eta dopamina noradrenalinaren aitzindarietako bat da, azken hau estimulatzailea delarik.
Erretzaileek beraz, gorputza estimulo-maila handiagora ohitzen dute, eta dopamina ezean, depresioa sortzeko arrisku handiagoa dago.
Orain dela gutxi Frantzian erretzearen aurkako neurriak hartu dituztenez, erretzaileen arteko depresio-kopurua handiagotzeko arriskua dago. Beraz, administrazioak depresioaren aurkako neurriak edo tratamenduak aurrikusi beharko ditu.
Azkenik, esan beharra dago nikotinak badituela alderdi positiboak; eskizofrenia sendatzeko, adibidez, oso tresna egokia izan baitaiteke.