Bederatzi urteko lanen buruan eraiki den 13,1 kilometroko zubiak lortu du estekadura hori.
Zubia bakuna baina konposatua da eta bide- eta zubi-andana batez osatuta dago. Zubi eta bide hauek bi irla nagusien artean dagoen irlatxo-katea lotzen dute. Multzo guztiak, munduko zubi-sistema bikoitzik handiena osatzen du. Goiko galtzada automobilentzakoa da eta behekoa trenbidearentzakoa.
Gainera, zubiz osatutako multzo honetan bada izar distiratsu bat; 1.300 metro luze den zubia. Zubi hau munduko zubi eskegirik luzeena da.
Lan hauei esker, Japoniako injinerutza zibilak puntan dabilela frogatu du berriro ere.