Eremu magnetikoek marraskiloen bakea hautsi

Martin Kavaliers eta Klaus-Peter Ossenkopp ikerlarien arabera, marraskiloek desberdin erantzuten diote beroaren eraginari.

Kanadako Ontario unibertsitateko Martin Kavaliers eta Klaus-Peter Ossenkopp ikerlarien arabera, marraskiloek desberdin erantzuten diote beroaren eraginari; beroa eremu magnetiko batek eragindakoa baldin bada batez ere.

Argazki: I.X.I

Ikerlari hauek Capaea nemoralis izeneko marraskiloa gainazal bero batean jarri zuten. Marraskiloaren erantzuna bere oina altxatzea izaten zen. Saiakuntza hau egunaren ordu desberdinetan egin zen. Ilunabarra iritsi ahala, marraskiloaren erantzuna gero eta azkarragoa zela ikusi zen. Erantzunik azkarrena gauerdian lortzen zen eta gaua aurrera joan ahala erantzuna gero eta motelagoa zen. Baina, gauss bateko eremu magnetikoa aplikatuz gauaren efektua desagertu egiten zela ikusi zen. Aldi berean, marraskiloen erantzuna moteltzen zuena morfina sortzen duten beta-endorfina izeneko hormona naturala zela ikusi zen.

Duela gutxi egindako saiakuntzetan, eremu magnetikoen bidez morfinak duen mina/erantzuna efektua desagertu egiten dela ikusi da eta gainera, eremu magnetikoen eragina jasan duten marraskiloen arteko hilkortasuna, eremu magnetikoen eraginik jasan ez dutenena baino handiagoa izan da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila