Eraikuntza metroaren gainean

asteur institutuak, birusak ikertzeko etxe berria eraiki du Parisen. Une honetan, gehienak HIES gaitza ikertzen ari dira.

Pasteur institutuak, birusak ikertzeko etxe berria eraiki du Parisen. 100 milioi libera gastatu behar izan dira eta 4.685 metro karratu ditu. Etxe honetako hamar laborategietan 120 ikerlarik eta beste horrenbeste teknikari eta administrarik lan egiten dute. Une honetan, gehienak HIES gaitza ikertzen ari dira.

Eraikuntzak zenbait ezaugarri berezi ditu. Etxearen pisua 12.800 tonakoa da eta 246 malgukiren gainean dago. Malguki hauen zeregina, Pariseko metroak sortutako bibrazioak zurgatzea da. Gainera, eta birusek atmosferara ihes egin ez dezaten, laborategiko segurtasun handiko lau gelek aire iragazi eta kontrolatua dute.

1984. urtean Pasteur institutuak HIESari buruzko ikerketa hasi zuenetik, sail honen aurrekontua sei aldiz handiagoa da. Une honetan aurrekontu orokorren bostena da, hau da, 150 milioi liberakoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila