Energia nuklearra energia-iturri mikroskopiko gisa

University of Wisconsin-Madison-en energia nuklearra maila mikroskopikoan erabiltzea aztertzen ari dira.

MEMSek (egitura mikro-elektromekanikoek) 60 eta 70 mikroi-ko diametroa (giza ileak baino txikiagoa) dute eta, teorian, oso zeregin zehatzak izan ditzakete esparru desberdinetan (medikuntza-tresnetan, ingurugiro-kontrolean, autoen airbagaren sentsore gisa...). Dena den, tamaina eta pisu egokiko energia-iturriaren eskuragarritasun eza dute euren muga. Orain energia nuklearra horretarako egokia izan daitekeela uste dute. Beharko litzatekeen kantitatea izugarri urria da eta bere erradioaktibitate-galera naturala erabili nahi da energia gisa, inolako fisio edo fusiorik gabe.


Energia nuklearra dagoeneko erabiltzen da oso kantitate txikian fotokopiagailu, ke-detektagailu eta abarren hainbat tresnetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila