Nafarroako Gobernuak 132 milioi pezeta eman ditu aurten fondo galdura potentzia txikiko energia berriztagarrien aldeko proiektuak sustatzeko. Diru-laguntzak instalazio fotovoltaikoak ipintzeko erabili dira batik bat. Guztira, joan den urtean baino bi bider diru gehiago jaso da aurten.