Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak energia aurreztea helburu duten 26 proiekturi 182 milioiko diru-laguntza eman die. Guztira, 18 izan dira proiektuak aurkeztu dituzten enpresak. Dirulaguntza, batez beste, inbertsio osoaren % 12,5ekoa da.
Onarturiko proiektuen artean, teknologia eraginkorragoak erabiltzea proposatzen dutenak dira nagusi, 18 hain zuzen ere. Beste bost proiektuk hondar-beroak aprobetxatzea edo energia garbiagoak erabiltzea proposatzen dute. Azkeneko hirurak, ostera, I+G erakustaldiei, erakustaldi- eta hedapen-ekintzei eta energia-eraginkortasunaren hobekuntzari buruzko ikerketei dagozkie. Proiektu horiekin guztiekin 37.704 tona petrolio baliokide aurreztuko direla aurreikusten da, eta atmosferara 100.000 tona CO2 gas gutxiago isuriko direla.