Enborren gainean iritsi ziren ugaztunak Madagaskarrera

Enborren gainean iritsi ziren ugaztunak Madagaskarrera
2010/06/01 | Elhuyar
Lemurrak, besteak beste, enborren gainean iritsi ziren, seguru asko, Madagaskarrera. Arg.: Emmanuel Keller.

Klima-iragarpenak eta -azterketak egiteko eredu bat oinarri hartuta eta moldatuta, Purdue Unibertsitateko paleoklimatologo batek frogatu du Madagaskar uharteko ugaztunak itsasora eroritako enborretan iritsi zirela.

Enborren gainean iristea da kontinenteetako animaliak uharteak kolonizatzeko duten bide bakarretako bat. Madagaskar uhartearen kasuan, baina, aditu askok zalantzan jartzen zuten horrela iristerik izan zutenik, uhartearen eta Afrikaren artean dagoen kanaleko korronteak kontrako noranzkoan mugitzen baitira. Hortaz, Madagaskarrerantz hurbildu baino gehiago urrundu egingo lirateke handik, nahi gabe, itsasora eroritako enborren batean egon zitezkeen animaliak.

Gaur egun bai, hori da egoera, baina ez orain dela 60 milioi urte inguru. Purdue Unibertsitateko ikertzaileak ikusi du orduan 1.650 kilometro hegoalderago zeudela bai Madagaskar bai Afrika. Kokapen hartan, kanaleko ur-korronteak desberdinak zirenez, Madagaskarrerantz bultzatzen zituzten Afrikan itsasora eroritako enborrak, bai eta, jakina, haien gainean egon zitezkeen animaliak ere.

1
265
2010
6
008
Zoologia; Ekologia; Eboluzioa
Albisteak
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila