EMATEK proiektu europarrak garapen teknologikoa sustatu nahi du eta protagonismo handiagoa eman nahi die emakumezko zientzialariei eta teknologian aritzen direnei. Proiektua bi urtekoa da eta epe motz eta ertainerako ekintza-ildo berritzaileak proposatzen ditu teknologiaren eta industriaren alorrean; adibidez, gizonen eta emakumeen arteko aukera-desberdintasuna zerk sortzen duen zehaztea, horiek konpontzeko neurrien gida proposatzea eta kudeaketako eta punta-puntako teknologia-ildoetako karrera profesionalen planak garatzea.
Proiektua EAEko hainbat entitate eta erakunde ari dira garatzen (AED-Bizkaiko emakume enpresari eta zuzendarien elkartea, ASPEGI-Gipuzkoako profesional eta enpresarien elkartea, CC.OO., DEMA-Enpresa Garapena, Emakunde, TEKNIKER, LABEIN, ROBOTIKER...), eta INASMET da horien buru.