Emakumeen oinazea

Emakumeek gizonezkoek baino gehiago sentitzen dute mina. Ondorio horretara heldu da Kaliforniako San Frantziskoko Unibertsitateko John Levine medikua.

Emakumeek gizonezkoek baino gehiago sentitzen dute mina. Ondorio horretara heldu da Kaliforniako San Frantziskoko Unibertsitateko John Levine medikua, morfinaren familiako analgesiko berri bat aztertuta. Lankide batek iradoki zionez, emaitzetan eragina izan zezakeen gaixo-taldeko gehienak emakumeak izateak.

Levine asko harritu zen, baina lotura garbia aurkitu du pazienteen sexuaren eta oinazearekiko duten erreakzioaren artean. Emakumeek oinaze handiagoa sentitzen dute, baina analgesikoek mina errazago eta denbora gehiagorako kentzen die. Diferentzia horren arrazoi fisiologikoa zein den ez dakite oraindik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila