Neguan elur-jausiak direla eta, urtero izaten diren istripuei aurrea hartzeko Frantzian ELSA (Elur-jausietako Guneen Mugen Ikerketa) izeneko proiektua garatu dute. Sistema aditu baten bidez, klimaren eta inguruaren (topografia, malda, landaredi, elurraren altuera, eta abarren) datuak oinarri harturik elur-jausia non, noiz eta zein intentsitatekoa izango den aurrez kalkulatzen da. Sistema honen bidez istripu eta kalte ugari saihestea espero da.