Orain arte, astronomoek uste zuten elementu astunek (hala nola oxigenoa, silizioa, karbonoa eta burdina) gutxieneko proportzio batean egon behar dutela izarren inguruan planetak sortzeko. Texasko Unibertsitatean ikusi dute Herkules konstelazioko izar batek oso elementu astun gutxi dituela inguruan, eta, hala ere, bi planeta ari direla hari biraka. Horrelako izarrek planetak izatea oso arraroa da. Planetak dituzten ehundik gora izar identifikatu dituzte, eta guztietatik orain identifikatu duten horren eta beste baten inguruak bakarrik dira elementu astunetan urriak.