Fisikarien arabera, materia oinarrizko partikula batzuez osatuta dago. Horiek zati daitezke, baina beti beste oinarrizko partikula batzuetan. Adibidez, neutroi bat zati daiteke baina protoi eta elektroi bat emango ditu, sekula ez neutroi-erdi bi. Elektroia, aldiz, gradu bateko tenperaturan, helio likidoan murgilduta badago, heliozko burbuila batean harrapatuta gelditzen da. Burbuila hori infragorriz argitutakoan, elektroia bi erditan zatitzen da.