Amsterdamen hil honetan izango den XIV. Nazioarteko Zitologia Biltzarrean sarituko dute Jose Maria Rivera. Maurice Goldblatt nazioarteko sari garrantzitsua da eta 1960. urtetik zientzialari bati ematen zaio zitologiaren alorrean egindako lanak saritzeko.
José María Rivera Euskal Herriko Unibertsitateko Anatomia Patologikoko katedraduna da 1971tik eta 20 urtean sail horretako arduraduna izan da Barakaldoko Gurutzetako Ospitalean.
Nagusiki bularreko patologia eta anatomia aztertu baditu ere, belarriaren barne-egiturari eta giharretako patologiari buruzko lanak ere egin ditu. Orain, Gurutzetako Ospitalean ari da lanean, Anatomia Patologikoa sailean.