Eguzki-sistemako objekturik handiena

EE.BB.etan Bostongo unibertsitateko astronomoek Eguzki-sistemako objekturik handiena izan daitekeenari argazkia atera diote. Sodio-atomozko lainoa da aipatu objektua eta 72 milioi kilometroko diametroa du, hau da, eguzkia baino 50 aldiz handiagoa. Objektu honek Jupiter inguratzen du eta duen arintasunaz jabetzeko honakoa esan daiteke: objektua konprimatuz gero, piszina batean kabituko litzatekeela.

Laino honen osagaia, Jupiterren ilargietakoa den Io-ko sumendietatik igorritako sodioak osatzen du. Jupiterrek duen eremu magnetiko ahaltsuak, planeten arteko espaziorantz bidaltzen ditu ezpurutasunak 280.000 kilometro orduko abiaduraz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila