Sharp etxeak Japonian energia elektrikoa Eguzki-argitik lortzeko plaka bereziak salgai jarri ditu. Errendimendua % 16koa da, hau da, lortutako energia elektrikoaren eta Eguzki-argiari zurgatutako energiaren arteko proportzioa % 16koa dela esan nahi da. Plaka hauek etxebizitzetan kokatzeko prestaturik daude eta sare elektrikora konektatzeko materiala instalaturik dute.