Eguzki-nabigazioan aldaketak

Eguzkiaren fotoien bultzadaz nabigatuko duen ontziak, espazioratu ondoren, hegal handi batzuk zabaldu behar ditu bidaiari hasiera emateko (ikus Elhuyar Zientzia eta Teknika 164, 23-25. orr.). Ontziaren lehen diseinuan hegalak biribilkatuta zeuden eta euskarri bezala dituen hodiak puztuz zabaltzen ziren.Prozesu hori zero grabitatean eraginkorra den ala ez aztertu dute simulazioen bitartez. Emaitzen arabera, oso zaila da zabalketa kontrolatzea eta, adituen ustean, edozer gauza gerta liteke espazioan saioak horrela eginez gero.

Horregatik, beste zabaltze-metodo kontrolatuago bat diseinatu da. Hegalak eskusoinu baten antzera tolestuta izango dira hasierako fasean. Horrek zabaltze-prozesua erraztuko du. Metodo berri hori ere zero grabitatean simulatu da eta arrakastatsua suertatu da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila