Mendiko bizikletak arrakasta handia izan du gure artean. Jakin badakigu bizikleta-mota honetan mendietako bideetan zehar ibil gaitezkeela, baina, dena den, norberaren egoera fisikoak garrantzi handia izaten segitzen du.
Austrian "eguzki-bizikleta" muntatu berri dute eta saiakuntz fasean dago oraindik.
Saiakuntzetako bat, Grobglockner, hots, Austriako mendirik handiena, zeharkatzea izan da. Erabateko arrakasta izan du.
Eguzki-bizikletak eguzkitiko energia eskuratzeko sistema du eta ibilbide luze eta gogorrak egiteko pentsatuta dago.
Horretarako, 24 V-eko motore bat dauka aurreko gurpilean eta motore hau 15 A.h-ko bi bateriaren bidez elikatzen da. Bateriak bizikletaren atzealdean dauden eguzki-panelen bidez elikatzen dira, argazkian ikus daitekeenez.
Eguzki-motorea maneiatzea oso erraza da. Bizikletaren heldulekuko girten biragarri bati eragitea besterik ez da egin behar.
Beraz, irakurle, zure egoera fisikoa normala baldin bada eta mendietako biderik zailenetan ibili nahi baduzu, "eguzki-bizikleta" erreminta aproposa izan daiteke horretarako.