Paper-birziklapenaren alorrean Alemania da munduan aitzindari. Horren adibide, Augsburg-en dagoen egunkari-paperaren fabrikatzaile batek eman dituen zenbakiak dira: 420.000 tona paper birziklatzen dituzte eta, batezbeste, egunkari-papereko tona bat produzitzeko 720 kg paper erabili aprobetxatzen da.
1990. urtean Alemanian 14,4 milioi tona paper kontsumitu ziren. Hauetatik 6,1 milioi tona jaso eta berriz papera produzitzeko 5,6 milioi tona erabili ziren.
Haind
izeneko enpresak 250 milioi marko gastatu ditu azken urteotan paper erabilia biltzen. Egunero, 1.200 milioi tona paper erabili birziklatzen direnez, administrazio publikoak 30 milioi marko aurreztu ditu (metaketa-, garraio-, eta erretze-kostuak kontutan hartuz).
Hala ere, erabilitako paperaren zuntzek neke-prozesua jasaten dutenez, ezin da ekarpen berririk gabeko birziklapen etengabea egin. Egur gehiago ere beharrezkoa da.
Beraz, paper erabilia zabortegietan erreta sortutako gas kaltegarriak ebitatu ezezik, paper berria ere egiten da.