Egiaztagiria duen zura

Ingurugiroa zaintzea indar hartzen ari dela eta, erabiltzen dugun materialaren jatorria ere gero eta gehiago zaintzen dugu. Bada hainbat denbora zurarentzat ere egiaztagiria erabiltzen hasiak direla.

Egiaztagiriaren bidez zur-ustiaketa modu egoki eta jasangarrian egiten dela ziurtatu nahi da, hots, basoen ustiaketan ekonomia-irizpideez gain, ingurugiro- eta gizarte-irizpide egokiak ere kontuan hartzen direla. Basoen egiaztagiria (ingelesez FSC) 1993an sortu zuten eta dagoeneko 1´5 milioi hektarea dira egiaztagiria lortu dutenak eta kopurua urtetik urtera emendatzen ari da. Asmoa zur-erosleek eta euren produtu gisa zura erabiltzen dutenek egiaztagiria duen zura erabiltzeko ardura eta konpromisoa hartzea da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila