EFQM Kalitatearen Kudeaketarako Fundazio Europarrak Urriaren hasieran antolatutako foroan mundu guztiko 1.500 enpresetako zuzendariak bildu ziren.
Foro horretan EFQM enpresa-bikaintasuneko sariak ematen dira kalitate-sistemen inguruan emaitza onenak lortu dituzten enpresei.
Sari horiek mundu osoan erreferentzia bezala erabili ohi dira enpresen kalitate-sistemen bikaintasuna neurtzeko.
Aurten saritutako enpresen artean Gipuzkoako Irizar enpresa dago, Erabateko Kalitatearen inguruan izan dituen lorpenengatik.
Enpresa honek aurten Euskal Autonomi Erkidegoko Urrezko Q saria lortu du, kalitatearen alorrean bikaintasuna saritzen duena.