EEBBetan ere tabakoak hiltzen du

tlantako gaixotasunen kontrolerako zentruak aditzera eman duenez, 400.000 estatubatuar baino gehiago hiltzen dira tabakoarekin zerikusirik duten gaixotasunen eraginez.

Atlantako gaixotasunen kontrolerako zentruak aditzera eman duenez, 400.000 estatubatuar baino gehiago hiltzen dira tabakoarekin zerikusirik duten gaixotasunen eraginez. Hildakoak orain dela hogei edo hogeitamar urte erretzeko ohitura hartu zutenak dira.

1950-1970 urteen artean hartutako ohitura txarrak ordaintzen ari gara

dio aipatu zentruko zuzendari den William Roper jaunak.

Zentru honek emandako datuen arabera, 1.988. urtean 434.175 estatubatuar hil ziren tabakoaren eraginez. 1.985. urtean gertatutako hildako-kopurua kontutan hartuz, hots, 390.000, zenbaki triste hau % 11 hazi dela kus daiteke eta 1.965. urtean hildako-kopuruarekin alderatuz (hots, 188.000) bikoiztu egin dela ikus daiteke.

Hala ere, estatubatuarren artean erretzaileak populazioaren % 29 dira eta 1.964. urtean zegoen proportzioarekin alderatuz (hots, % 40) dexente txikiagotu dela esan daiteke.

Tabakoak eraginako heriotzen lehen kausa birika-minbizia da. Horregatik 1.988. urtean 111.985 pertsona hil ziren, 1.965. urtean 38.100 pertsona hil ziren bitartean. Erretzaile pasiboek ere jasan dute kaltea; 3.285 erretzaile pasibo hil direla estimatzen bait da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila