EEBBetako Illinois-ko Ospitale Nagusiko La Puma doktoreak eta lagunek, ospitale unibertsitario bateko medikuen artean galdera-sorta bat banatu zuten. 691 mediku posibleetatik 465 medikuk erantzun zizkieten galderei. Galdeketa honen helburua, mediku hauen senideen asistentzia medikoaren berri jakitea zen.
465 medikuetatik 461ek (% 99k) senideren batentzat aholkua, diagnostikoa edo tratamentua eskatu zuela adierazi zuen; 386k (% 83k) senideren baterentzat botikaren bat errezetatu zuela adierazi zuen; 372k gaixotasunen bat diagnostikatu du; 334ek (% 72k) azterketa medikuren bat egin dute; 68k (% 15ek) bere familikideren bat ospitalean izan denean, bera izan dela mediku nagusi aitortu du eta 44ek (% 9k) senideren bati ebaketaren bat egin diola aitortu du.
Gainera 152k (% 33k) beste medikuren batek bere familikideren bat tratatu duenean portaera desegokia (egin beharreko azterketak ez egitea, prozedura mediko desegokiak, etab.) ikusi duela aitortu du eta 103k aurreko arrazoiengatik demandaren bat jarri behar izan duela esan du.
Azterketa honen emaitzak besterik gabe orokortzea ez dirudi zuzena denik, baina etika profesionalaz argibideren bat eman dezake.