Edozein sistema eragile erabili dezakeen txip-a

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa

Transmeta enpresak patentatu berri omen duen txip berri hori, edozein PCren prozesadorea baino azkarragoa omen da eta, gainera, edozein sistema eragiletara molda omen daiteke.

Transmeta-koek diotenez, txip horren oinarri aldakorra software-emuladore indartsu batean datza. Horrela, txip-ak software bidez emulatuko lituzke prozesadore desberdinen funtzionamendua.

Linux sistema eragilearen sortzailea den Linus Torvalds-ek egiten du lan enpresa honetan eta, diotenez, prozesadore berri honen patentea 1996ko uztailean eskatu zuten eta orain dela gutxi lortu dute. Dena den, ez dute produktuaren inolako informaziorik eskaintzen, ezta noiz komertzializatuko duten ere. Informazio gehiago nahi baduzue, begiratu hemen: www.theregister.co.uk

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila