"Echelon" arazoa: internautak haserre

"Echelon" izeneko nazioarteko espioitza-sareak bere satelite eta ekipamenduen bidez mundu osoko hainbat pertsona eta erakunderen elkarrizketa, fax eta dokumentu espiatzen du. Hori dela eta, besteak beste Interneten erabiltzaileak oso haserre daude. Akawa izeneko erabiltzaile-elkarteak "X"ren kontrako kereila aurkeztu du Parisko instantzia goreneko auzitegian, "gutunetako sekretua bortxatzeagatik".

Echelon Estatu Batuetako NSA erakundeak (zerbitzu sekretuetako adar batek) prestaturiko sarea da eta posta elektronikoa, faxak eta telefonoko elkarrizketak atzematen ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila