EAEko ibilgailuen hondakinak

B. Kortabarria

Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailaren ikerketa baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan urtero ibilgailu zaharkituen ondorioz 40.000 tona hondakin sortzen dira. Hauetatik % 75 metalikoak dira; gainerakoak,

  • % 9,9 peumatikoak,
  • % 5 plastikoak,
  • % 4,1 hondakin likidoak eta
  • % 6 bestelako hondakinak, dira.

Gaur egun hondakin metaliko gehiena birziklatu egiten da eta pneumatikoen % 50 bildu egiten da, gehienbat zementogintzan erabiltzeko. Beste guztia, ordea, zabortegietara botatzen da, ingurugiro-arazo larriak sortzen direlarik.

Horiek horrela, ibilgailu zaharkituetatik sortutako hondakin-kopurua murrizteko asmoa du Ingurugiro Sailak, birziklatzeko balio ez duten materialak erretiratuz, hala nola jarlekuetako aparrak, ehunak, plastikoak, etab.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila