DVD grabagarrien eta DVD erreproduzitzaileen arteko bateragarritasuna % 85ekoa baino ez da, ikerketa batek dioenez. Hortaz, erreproduzitzaile jakin batean ez da posible edozein egileren DVDak irakurtzea, 10etik batek gutxienez huts egiten duelako.
Ikerketaren ondorioak DVD egileen esku jarriko dituzte, produktuen bateragarritasuna hobetzeko baliagarriak izango direlakoan.