Dromesauroa, lumadun dinosauroa

Txinan aurkitu duten fosil batek gaur egungoak bezalako lumak zituen dinosauro baten berri eman du. Orain arte aurkitutako aztarnek frogatzen zuten zenbait dinosaurok ilaunaren antzeko zerbait zutela, baina ez lumarik. Dromesauroa lumak zituen lehenengo dinosauroa izango litzateke, hegan egiteko gaitasunik ez izanagatik ere. Horregatik uste da lumak hegan egiteko gaitasunaren aurretik garatu zirela eta, beraz, dinosauroen bizitzaren aldi bateko aztarna direla.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila