Dos 5.0

IBM etxeak iragarri berria du DOS 5.0 sistema eragilea.

IBM etxeak iragarri berria du DOS 5.0 sistema eragilea. Orain arte utilitate-programa desberdinek, Comandante Norton, PC Tools, Xtree eta beste hainbatek eskaintzen zituzten funtzioak, fitxategien berreskurapena, memoriaren gestioa, ASCII fitxategien edizioa etab. integratzea izan da sistema berri honekin lortu nahi izan den helburua.

Nahiz eta DOSen bertsio berri baten premia hain larria izan ez, interesgarria izan daiteke orain arte beste programa batzuek burutzen zituzten funtzioak sistema eragileak berak bateratuta eskaintzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila